Aterpea | Desokupa
Aterpea
Azken hilabeteetan, okupazioaren aurkako beldurra hedatu da jendartean, eta Euskal Herrian ere segurtasun enpresa pribatuen negozioa handitu da. Esaterako, bertan ere aritu dira Desokupako kideak etxegabetzeak eta desalojoak gauzatzen.
Nork legitimitatzen ditu Desokupa bezalako enpresak? Zein rol dute hedabideek okupazioaren inguruko beldurraren hedapenean eta okupazioaren aurkako diskurtsoen hedapenean? Nola aurre egin dakieke diskurtso horiei? Zein muga ditu bide judizialak? Loturarik ba al dago okupazioaren kriminalizazioaren eta etxebizitzaren prezioaren gorakadaren edota funts putreen areagotzeen artean?
Gai horiez guztiez arituko dira Jaime Iribarren (LAB sindikatua) eta Aratz Estonba (LAIA abokatuak), Mikel Urabaienek gidatuta.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.