Skip to main content

Eguzki Urteaga: "Preso eta iheslari ohi askok ez dute baliabiderik modu duinean bizitzeko"

Analisia

Harrerak Ipar Euskal Herrian dauden preso eta iheslari ohien egoerari buruz egindako diagnostikoari buruz hitz egin digu Eguzki Urteagak. Horietako hainbat pairatzen ari diren egoera prekarioa azpimarratu du.

Horrez gain, Espainian soldaduska bertan behera utzi zutenetik 20 urte igaro direla aprobetxatuz Intsumisoen mugimendua ekarri du gogora Urteagak.

Amaitzeko, Frantziako presidentetzarako azken inkestei buruz ere jardun dugu. Hauen arabera litekeena da lehen aldiz Le Penen alderdiak presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian ere irabaztea.
Hamaika Telebista