Analisia

Osasunako jokalari batek partida batean jasandako irainak eta sexu mehatxuak salatu ditu

Karolina Sarasua Osasunako jokalariak partida batean jasandako irainak eta sexu mehatxuak salatu ditu. Izan ere, Santanderren, bertako Nueva Montaña taldearen kontra jokatutako partidan sekulakoak entzun behar izan zituen.
Gai honen inguruan mintzatu gara Ane Urkiri NAIZeko kazetariarekin: “Emakume izate hutsagatik tankera hauetako irainak jasotzeak gogorarazten digu zein egoeratan gauden oraindik”. Alde batetik, publiko egin delako bere poztasuna erakutsi du; hala ere, salaketa pertsona baten kontra barik, gertaeren kontra dela azpimarratu du.
Kantabriako Nueva Montaña futbol taldeak Karolina Sarasua Osasunako jokalariak jasandako irain eta mehatxu matxistak salatu ditu.

EH Bildu: 'Azaroaren 20ko mobilizazioarekin eraldaketa fase berri bat abiatu nahi dugu'

Azaroaren 20rako mobilizazio nazionala deitu du EH Bilduk 'Konpromisoa. Aske eta berdinen Euskal Herria' lemapean. Honi buruz hitz egiteko, Olaia Duarte izan dugu "Gakoak" saioan. "Aukeratutako data ez da kasualitatea. Data horren esanahiarekin eta Bilbora eramango ditugun aldarrikapenekin, eraldaketa fase berri bat abiatu nahi dugu gure herrian" azaldu du.

hamaika telebista

Image