Nerea Martinez: 'Gaurkoa, martxoak 3, berezia izan da, indarberritu eta borrokan jarraitzekoa'
Analisia
Egun garrantzitsua da gaurkoa Gasteizen. 46 urte bete dira Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile hil eta beste ehunka zauritu zituenetik, eta, urtero legez, Martxoak 3 elkarteak biktimen omenezko ekitaldiak antolatu ditu. Elkarteko kideek ohartarazi dute justizia lortzeko eta zigorgabetasuna hausteko lanean jarraituko dutela.