GAKOAK | 2020-06-18
Gakoak
Gaur gaueko hamabietan amaituko da larrialdi egoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak gaur egindako gobernu bileran. 'Normaltasun berria' urrun egongo da ordea ohiko normaltasunetik. Besteak beste metro eta erdiko distantziak mantendu beharko dira, eta leku itxietan aforoaren %60ak bakarrik sartu ahal izango du.