Gurpilak sutan | Doneztebe–Amaiur
Gurpilak sutan
Malerrekatik Baztan aldera egin dugu Bertiz zeharkatuz eta Bidasoa eta Baztan ibaien ertzetatik historian barrena egingo dugu bidaia Amaiurreraino.
Bizi handiko herria da Amaiur, eta bertako eskola ezagutuko dugu Nora Salbotxekin. Nafarroaren independentziaren oroimen izaten segitzen du Amaiurrek eta bertako arkeologia zentroa ezagutuko dugu, Nafarroako Erresumaren historian barneratuz.
Saio guztiak hamaika.eus eta youtuben.