Skip to main content

Bilbo | Turismoa

  • Bideoa:

Turismoa asko hazi da Bilbon. Eta horrek zuzeneko eragina du etxebizitzaren garestitzearekin eta turistifikazioarekin. Eta egoera horri aurre egiteko, turismo jasangarria bultzatu behar dela dio Bilboko Udalak, baina zer uste dute alkategaiek?

Bestalde, oihartzun handiko ekitaldiak gero eta ohikoagoak dira Bilbon ospatzea, tartean kirol ekitaldi handiak, horren adierazle da adibidez Frantziako Tourra. Izan ere, horrelako ekitaldiek ekonomia sustatzen dute, baina, tartean, Tourrak izan ditzakeen albo ondorioek ere kezka sortu dute zeinbat herritar eta eragilen artean. Zein iritzi dute alkategaiek?

  • Created on .

Bilbo | Gizartea

  • Bideoa:

Egun, batez beste, alokairu batek 750 euro balio ditu gutxi gorabehera Bilbon, eta hainbat bilbotar etxebizitza ordaindu ezinean dauden bitartean milaka etxe huts daude. Gazteei, gainera, zuzenean zeharkatzen dien afera da etxebezitzarena. Egoera horren aurrean, zeintzuk dira alkategaiek proposaten dituzten neurriak?

Bestalde, energia berriztagarriak sustatu nahi dira. Baina nolakoak izan behar dute horiek jasangarriak izan daitezen?

  • Created on .

Bilbo | Azpiegiturak

  • Bideoa:

Bilbon autoentzako espazioak murrizten ari dira. Hirian 30km/h zirkulatu behar da, eta hurrengo urtetik aurrera, autoen isupernak kontrolatu aldera, Bilboko erdigunea Emisio Baxuen Gunea izango da. Hala ere, oraindik orain, asko dago egiteke, eta, tartean, bidegorrien gabeziak agerikoak dira. Eta azpiegiturez, bi hamarkada baino gehiagoz AHTa ere hor da.

Bestalde, hondakinen kudeaketa Euskal herriko arazo nagusietako bat bilakatzen ari da. Hala, zein iritzi dute hautagaiek Artxandan garatu nahi den zabortegiaren proiektuaren inguruan?

  • Created on .
Hamaika Telebista