MusikaZuzenean TB # 314: Naizpresidente
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioko 314 atalean NAIZPRESIDENTE taldea ezagutuko dugu. Naiz Roxa eta Vicepresidentes taldeen batura da honakoa, musikalki, hardcorea, punka, eta metalaren uztarketa zaratatsua. Matxet, Kanda, Iban eta Jota dira taldeko kideak, gure musika eszenako zakur zaharrak, debuteko diskoa kalean jada.
Hitz Bitan atalean, berriz, Julen Garmendia izango da protagonista, Añube eta Golden Blen taldeetako kidea. Bere gustuko disko, aretoa, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.