Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 315: Physis versus Nomos + Alber Lizaso (Cold Noize)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioko 315. ataleko talde protagonista Physis versus Nomos izango da. Beñat Antxustegi musikariak jarri zuen abian egitasmoa, eta egun banda formatuan ari dira. ‘Burdin gozoa eta arrabioa’ diskoa dute emaitzarik berriena, eta lana gertutik ezagutzeko batu gara laukotearekin Egiako Koskorrio taberna goxoan.

Hitz Bitan atalera, berriz, Alber Lizaso gonbidatu dugu, Cold Noize eta Keller Boys taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean Añorgako gaztetxean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista