MusikaZuzenean TB # 327: Maskak
Musika Zuzenean
Musika Zuzenean TB saioaren 327 atalean MASKAK taldea izango da protagonista. Lapurditik datorren banda da honakoa, musikalki popa eta elektroa uztartuz koktelera koloretsuan. Dagoeneko kalean dute estudioko bigarren emaitza den ‘Ziklikoa’ diskoa, eta lan berria aitzaki laukoaren bildu gara Itsasun.
Albisteak atalean Herriko Burdina atari digitalak antolatu duen Burdina Astintzen jaialdiaz ariko gara laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















