Ara! Gorputz | Bizitzaren ziklikotasuna
M ama*eme*ume*
Jendartearen erdiak hilero bizi duen prozesuaren inguruan, hilerokoaz, gutxi hitz egiten dela uste dute Ara Gorputz! kooperatibako kideek. Herritarrek zenbat dakite hilerokoaz? Zein ezagutza edo mito transmititzen dizkiegu hurrengo belaunaldiei?
Enara I. Dominguezen esanetan, ezinbestekoa da hilerokoaren ikuspegi ziklikoa izatea: "Ziklikotasun horrek asko eragiten digu, ez gara linealak. Gure hormonen dantza bat dago, estregenoen eta progesteronaren arteko dantza bat da, eta nolabait hori da gure oreka gure osasuna mantentzeko". Zentzu horretan, uste du jendartea horri bizkarra emanda bizi dela, baina hilerokoa izan daitekeela osasunaren alarma oso argigarri bat "benetan jakingo bagenu irakurtzen eta ulertzen gure ziklikotasuna".
Dominguezek adierazi du azken urteetan lortu dela gaia pixka bat normalizatzea eta hilerokoa ez izatea hain tabua, baina nabarmendu du oraindik ere asko dagoela egiteko: "Tailerretan, mutiko askok oraindik ez dakite ezer horri buruz, baina hilerokoaz galdetuta, lotsa, mina eta nazka hitzak erabiltzen dituzte".
Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus, youtube eta spotifyen.