Pello Armendariz eta Borja Antón, Marte Lasarte: "Banda forman hazten ari da taldea"
Elkarrizketa
Pello Armendariz eta Borja Anton Marte Lasarte taldeko kideak gurean izan dira 'Kea, argiak eta kontraesanak' bigarren diskoa aurkezteko. Taldearen bilakaeraz, sormen-prozesuaz eta lan berriaren atzean dauden mezuez aritu gara haiekin.
Azaroaren 3an kaleratutako diskoak popa, rocka eta elektronika uztartzen ditu, eta egungo gizartearen kontraesanak, indarkeria, nostalgia eta itxaropena ditu hizpide. Lan berri honetan, gainera, hainbat artistaren kolaborazioak izan dituzte.
Marte Lasartek gero eta banda izaera handiagoa hartu duela azaldu digute Pellok eta Borjak. Bigarren disko honek taldearen nortasuna sendotzeko balio izan die, eta bidean egindako ikaskuntzez, musikalki izandako bilakaeraz eta etorkizunera begira dituzten asmoez hitz egin dugu biekin.

















