Aisialdiko eta gizarte eta kultura animazioko langileak greba egingo dute apirilaren 2an eta 4an
Ekonomia
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek, Gasteizeko aisialdiko eta gizarte eta kultura animazio sektoreko 500 langile baino gehiagorentzako greba deitu dute apirilaren 2an eta 4an. Liburutegietan, ludoteketan, turismo bulegoetan eta udalekuetan izango dute eragina greba egun hauek besteak beste. Hezitzaileen, begiraleen, gida turistikoen eta beste hainbat profesionalen lana eta honek egunerokoan duen eragina ikusgai egin behar dela eta hitzarmen berria negoziatzeko akordioa aldarrikatzen dute sindikatuek greba deialdi honekin. Izan ere, hitzarmena 2022tik iraungita dago, eta nahiz eta patronala eta langileen ordezkariak hainbat alditan elkartu diren, enpresen proposamenak ez dira langileek proposamenen gutxienekora iristen. Aldarrikapen ekonomikoez gain, partzialtasuna oso zabaldua dagoen sektore honetan eskaintzen diren jardunaldi murrizketa minimoak eta honek eragiten dituen prekarietate egoera salatzen dituzte. Gauzak horrela, Andra Mari Zuriaren plazan kontzentrazioa egiteaz gain, hainbat ekintza proposatu dituzte aisialdiko eta gizarte eta kultura animazio sektoreko langileak lehendabiziko greba egunean. Hala nola; aurpegi margoketa, enkantea eta zenbait jolas besteak beste.