Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako gatazka bideratzeko, gaurko deitu ditu Jaurlaritzak FVEM eta sindikatuak

Ekonomia

2023, urt. 16 - 05:01

Bizkaiko metalgintzako gatazkan konponbidea lortzeko asmoz, Jaurlaritza bitartekari dela, patronala eta CCOO, LAB, UGT eta ELA sindikatuak bilduko dira gaur 15etan Bilbon Jaurlaritzaren egoitzan. 52.000 behargin baino gehiagoren etorkizuna dago jokoan. Lan hitzarmenaren negoziazioa fase berri batean sartzen da Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari bitartekaritza eskatu zioten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, eta patronalak eskaera onartu zuen. Gehinego sindikalak begi onez ikusi du bitartekaritza. ELA ere bertan izango da, hala ere, ELAk uste du, oraindik ere, negoziazioak Negoziazio Mahaian egin beharko liratekela.

Hamaika Telebista