Mediterraneoko Ibaiak enpresaren langileek haien lan osasuna bermatzea aldarrikatu dute
Ekonomia
2024, urt. 17 - 12:01
Mediterraneoko Ibaiak aldi baterako enpresa elkartearen langileek beraien lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko elkarretaratzea burutu dute URA agentzia publikoaren egoitzaren aurrean. Mediterraneoko Ibaiak, izan ere, URAk azpikontratatutako enpresa da, Arabako ibaien mantentze lanak egiteko. Langileek hilabeteko greban murgilduta daude. Baieztatzen dutenez, gero eta lan gehiago egitera behartuak izaten ari dira, beraien hitzarmena barneratzen ez dituen lanak egin behar dutela ere. Horren ondorioz langileen osotasun fisikoa arriskuan jartzen ari dela salatu dute.