Nafarroako Sindikatu Medikoa urriaren 28an hasiko den greba mugagabera batu da
Ekonomia
Maite de Felipe Suso
Nafarroako Sindikatu Medikoak urriaren 28an hasiko den greba mugagabearekin bat egin du. Aurretik ere, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta Osasunbideako langileek grebarekin bat egingo dutela jakinarazi dute.
Arrazoia, azaldu dutenez, Espainiako Osasun ministerioak langile soziosanitario guztientzat aurkeztutako estatutu markoa izan da. Nabarmendu dutenez, marko horrek, lan jardunari, kategoria profesionalari eta guardien ordutegi eta ordainketei dagokionez “ezinegona” sortu du medikuen artean. Beraz, sindikatuak baieztatu du grebarekin lortu nahi dutena, “Osasun ministerioak bere planteamendua zuzentzea eta benetako negoziazioa” abiatzea dela, “estatutu mediko propio baterantz aurrera egin ahal izateko”.
Dena dela, gainerako lurraldeetako egoera desberdina da. Hain zuzen, uztailean Eusko Jaurlaritzak eta medikuek hitzarmen proposamena adostu zuten. Bertan, soilik 50 urtetik beherakoentzat zaintza medikoak ezarri zituzten, eta hilean 300 euro gehiago. Horrela, Alberto Martinezek, sailaren arduradunak adierazi zuen “kolektiboaren egoera profesionala arinduko dela”.

















