Vanesa Nuñez, ELA: “Pandemian ezinbestekoak izan ginen, baina orain ikusezinak gara”
Ekonomia
Vanesa Nuñez Bizkaiko esku hartze sozialeko sektoreko ELA sindikatuko kidea da. Azken egunetako greba egunak izan ditu hizpide: “Gaurko, eta aurreko greba eta mobilizazioetan nahikotxo pertsona egon gara”. Nuñezek nabarmendu du 2022an ere mobilizazioak eta lanuzteak egin zituztela, eta, orain, beste sindikatuekin adostutako lau eguneko greba egin dutela.
Nuñezek nabarmendu du Administrazioak ez duela zaintzaren sektorea balioesten eta beren aldarrikapen nagusiak direla “soldata duina, eta arrisku psikosozialerako behar diren neurriak hartzea”. Nuñezek adierazi du maiatzean egindako greban uste zutela patronalak pausoa emango zuela, baina salatu du ez dagoela aurrerapausorik emateko prest: “Pandemian ezinbestekoak izan ginen, baina orain ikusezinak gara”. Horri aurre egiteko mobilizatzen jarraituko dutela azpimarratu du.