10.000 kasuko muga gainditu du Euskal Herriak
Gurean Gaur
2020, api. 02 - 19:04
Gaurko datuen arabera 10.022 lagunek eman dute positibo dagoeneko Covid-19rako testetan. Horietatik 335 zaintza intentsiboetako unitateetan daude uneotan. Guztira, 3.000 pertsona baino gehiago daude ospitaleratuta. Hildako kopuruak ere gora egiten jarraitzen du. 555 dira dagoeneko gaitza zutela hildakoak.