Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatuko du LABek azaroaren 11ko greban
Sakonean
Maite de Felipe Suso
2026-10-23 13:38
Etxebizitza eskuratzeko arazoa nabaria da Euskal Herrian. Etxegabetzeak, alokairuen prezio altuak eta etxebizitza erosteko zailtasunak egunerokoan ditugun arazoak dira. Ildo horretan, azaroaren 11rako greba orokorra deitu dute. Jaime Iribarren LAB sindikatuko ekintza sozialeko arduradunak, gaur egungo egoeraren berri eman digu eta grebaren nondik norakoak azaldu ere.

















