Skip to main content

Jardunek bere kontrako kriminalizazio kanpaina salatu du

Politika

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-23 11:17

Jardun koordinadorak agerraldia egin du ostegun honetan Bilbon, iragan larunbatean Irunen atxilotu eta asteartean Auzitegi Nazionalak espetxeratu zituen bi euskal herritarren kasuaren aurrean koordinadora jasaten ari den "kriminalizazioa" salatzeko.

Salatu dute atxilotuak Jardun koordinadorarekin "lotzeko saiakerak" egiten ari direla, "proiektu politikoaren aurkako inoizko kriminalizazio kanpainarik handiena aurrera eramateko". Gehitu dute militantzia politikoa kriminalizatzea helburu duen "muntaia polizial" baten aurrean gaudela. Helburua Euskal Herrian beldurra hedatzea dela gaineratu dute eta kapitalari aurre egitera ausar zitekeen militante oro kikiltzea.

Gogora ekarri dute du ez dela halakorik gertatzen den lehen aldia: "azken urteetan Espainiako Estatuak Euskal Herri langilearen eta militante politiko ororen kontra egindako azpijokoak hamaika direla" azaldu dute eta erantsi du hauteskundeen inguruan "ohikoak" izaten direla halakoak.

Horrez gain, deitoratu dute atxilotuen irudiak eta haien inguruko "gezurrak" zabaldu izana hedabideetan zein sare sozialetan: "Epailearen aurretik pasatu baino lehen jada erruduntzat jo dituztela", salatu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista