Eusko Jaurlaritzak Donostiako Benta Berriko 510 etxebizitza babestuak erosiko ditu
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026-10-22 15:52
Donostiako Benta Berri auzoko 510 etxebizitza babestuk izaera publikoa eta soziala mantenduko dute. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Testa Residencial sozietateak aurreakordioa lortu dute etxebizitza horien azalera-eskubidea erosteko. Operazioak 100 milioi euroko kostua izango du, eta etxebizitzak babes publikokoak izango dira modu iraunkorrean. Erabakiak etxebizitzen egungo maizterrei eragingo die zuzenean. Izan ere, etxebizitza horien babes-erregimena 2028ko azaroan amaitzekoa zen, eta urte hasieran maizter batzuk erregimen horren amaieraren inguruko ohartarazpenak jasotzen hasi ziren.

















