10000 ikusle baino gehiago Sadarren Osasunaren emakumezkoen lehen taldea ikusteko
Gurean Gaur
2019, mar. 11 - 21:03
Giro zoragarri batekin, 10250 ikusle bildu ziren Sadarren, Mikel Bakaikoak zuzendutako futbolariek garaipen ederra eskaini zieten zale gorritxoei. Lorena Herrerak eta Patricia Zugastik sartutako golei esker, Osasunak bigarren postuari eusten dio.