1080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko “ahotsa altxatzen” jarraituko dute Onekako emakumeek
Gurean Gaur
2020, mar. 06 - 16:03
Oneka, Euskal Emakume Pentsionisten Plataformak martxoaren 8aren harira, beren posizioa azaldu eta igandean, gainerako emakume eta herritarrekin batera mobilizazioetan lehen lerroan egoteko hautua adierazi dute agiri baten bidez. Adierazpenekin hasi orduko, etxeko eta zaintza lanetan, senarraren arropa garbitzean arnastutako amiantoak gaixotuta hil zen emakumea oroitu dute.