13.400 korrikalari izango dira aurtengo Bilbao Night Marathon lasterketan
Gurean Gaur
2019, urr. 10 - 16:10
Inoiz baino parte hartzaile gehiagorekin ospatuko da aurtengo Bilbao Night Marathona. Urriaren 19an ospatuko da eta, 56 herrialdetik etorriko diren 13.000 lasterkari baino gehiagok hartuko dute parte, hamaikagarren edizioa izango den honetan. Hiru kategoriatan banatuta egongo da, maratoia, maratoi erdia eta 10 kilometrotako lasterketa, hirurak Espainiako Atletismoko Federazioak onartutako zirkuitoak izanik. Antolakuntzak adierazi duenez, maratoiak 4 milioi euroko inpaktua izango du hiribilduko ekonomian.