49 proposamen iritsi dira Iruñeko Askatasunaren plazako monumentu faxista birpentsatzeko lehiaketara
- Bideoa:
Iruñeko Udalak, Askatasunaren plazan kokatutako Erorien Monumentua delakoa birpentsatzeko nazioarteko lehiaketan, 49 proiektu aurkeztu direla jakinarazi du. Epaimahaia hilabete honetan zehar bilduko da eta horietatik 5 eta 7 lanen artean aukeratuko dituzte prozesu parte hartzailean eztabaidatuak izan daitezen. Gaur Joseba Asiron alkateak Sanjurjo generalaren desobiratzearen inguruko sententziaren berri eman du.
- Created on .

















