Skip to main content

5000 pentsionistek aldarrikapenez bete dute Gasteiz

Gurean Gaur

2019, abe. 12 - 16:12
Milaka pentsionista Gasteizen mobilizatu dira beraien aldarrikapenak Eusko Legebiltzarreraino eramateko, antolatzaileen arabera 5.000 pertsonek parte hartu dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik joandako pentsionistek Gasteizko kaleak hartu dituzte. Pentsio publikoen defentsan borrokan jarraituko dutela adierazi eta urtarrilaren 30eko greba orokorrera batzeko deia egin dute. Izan ere, lanuzte honen atariko ekintzetako bat izan da.