Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu dituen arren
Gurean Gaur
2019, urr. 09 - 18:10
Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu arren. Kartzelaraturik dauden zazpi lagunei hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorra ezarri die. Auzitegiak ez du ikusi ideologiak eragindako astungarriak ezartzeko arrazoirik, eta horregatik murriztu dizkie kondenak.