Amaia Arregi: "Bilbon prestatuta gaude adituek esaten dutena betetzeko"
- Bideoa:
Amaia Agirre Bilboko Udaleko segurtasun zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiari aurre egiteko adituek diotenari kasu egitea garrantzitsua dela adierazi du.: "Prestatuta gaude adituek esaten dutena betetzeko; osasuna oso garrantzitsua da, ekonomia ere bai, eta oreka bilatu behar dugu".
Agirrek adtuek esandako neurriak hartzeak duen garrantzia azpimarratu du: "Har ditzagun hartu beharreko neurriak, eta ea etxealdiarena saihestu ahal dugun. Beharrezkoa bada, hartuko da erabaki hori".
Garraio publikoaren maiztasunari buruzko kexak ere izan du hizpide, eta nabarmendu du hori ez dela udalaren eskumena. Hala ere, onartu du gomendioen artean bagoela, baina nabarmendu du ez dagoela "ebidentziarik inor garraio publikoan kutsatu denik".
Nabarmendu du pandemiak gogor jo dituela kultur arloa, ostalarita edo turismoa, eta sektoreko kideekin hitz egiten eta neurriak adosten aritu direla. Horretaz gain, adierazi du beren esku dauden baliabideak ere jarri dituztela egoera zaurgarrienean dauden pertsonen egoera konpontzeko.
Asteburuko manifestazioez galdetuta, nabarmendu du horrelako manifestazioekin ez dela lortzen pandemia honi buelta ematea: "Guztiz kontrakoa da, eta oso larria irudizen zait". Era berean, adierazi du 4.600 isun baino gehiago jarri dituztela osasu neurriekin lotura dutenak, eta 3.700 baino gehiago maskarak ez erabiltzeagatik edo desegoki erabiltzeagatik.
Eurocopa ere izan du hizpide, eta hori egiteko apustua mantenduko dutela nabarmendu du: "Horrelako krisi egoera baten ondoren, nola azalduko diegu ostalaritzako eta merkataritzako langileei horrelako aukera bat galtzea?" Bilbo Europako beste hiri batzuen mailan ezarriko duela ere nabarmendu du Agirrek.
- Created on .

