Skip to main content

Anbulantzia zerbitzuan hogei kaleratze gehiago izan direla salatu dute sindikatuek Donostian

  • Bideoa:

ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute astearte honetan Donostia Ospitalearen aurrean, Jaurlaritzak "Osakidetzako anbulantzia-zerbitzua kentzen jarraitzen duela beste 20 lankide kaleratzen" salatzeko.

Gaurko mobilizazioan, sindikatuek gogorarazi dute "urriaren 8an, Eusko Jaurlaritzak sei anbulantzia kendu zituela osasun-garraioko zerbitzutik, covid-19ak kutsatutako pazienteak eramaten zituenak. Gainera, mugimendu horrekin 60 langile inguru kaleratzen zituztela gogorarazi dute"

  • Created on .

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista