Skip to main content

Armada espainiarra Iruñeko kaleetan da propaganda maniobratan

Gurean Gaur

2020, api. 03 - 12:04
Espainiako armadaren zuriketa kanpainaren baitan, Iruñeko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu konboi militar batek, Iruñeko udaltzainen patruila batek lagunduta. Gobernu delegazioak Nafarroan duen ordezkaritzak azaldu duenez, azpiegitura "kritikoak" ari dira egiaztatzen militarrak. Naizek jakinarazi duenez, ez da desinfekzio lanetara etorri, hori UMEri baitagokio.
Hamaika Telebista