Skip to main content

Bateragune auzia errepikatzeko agindua dela eta, Botere Judiziala berriztu behar dela aldarrikatu dute EH Bilduk eta EAJk

Gurean Gaur

2020, abe. 15 - 10:12

Madrilgo Auzitegi Gorenak bateragune auzia errepikatzeko agindua eman zuen atzo. Emango dituen argudioen zain, erabakia salatu dute alderdi politikoek eta juristek. Izan ere, Angela Murillo epailearen “inpartzialtasunaren” ondorioz baliogabetu zuen Estrasburgok epaiketa. Lehen aldia izango da indargabetutako epaiketa bat errepikatzen dela. Bitartean, Botere Judizialaren erreforma eztabaidatuko da ostegunean, Kongresuko osoko bilkuran.

Hamaika Telebista