Berri Txarrakek "ikusi arte" esango dio euskal oholtzari asteburuan
Gurean Gaur
2019, aza. 21 - 17:11
Ostiral eta larunbateko kontzertuen ostean ‘soilik agur’ esango dio Berri Txarrak taldeak euskal oholtzari behin behinean, ‘Ikusi Arte’ birako azken kontzertuekin batera. 25 urteren ondoren Navarra Arenan arituko da azkeneko aldiz Lekunberriko hirukoa. Azkeneko sarrerak aste hasieran amaituta, bete egingo dira Sadar kaleko kiroldegiko pista eta harmailak.