"Bilboko Etxebizitza Sozialak ehun urte" liburua aurkeztu dute Azkuna Zentroan
Gurean Gaur
2019, abe. 19 - 15:12
"Bilboko Etxebizitza Sozialak ehun urte" liburua aurkeztu dute gaur Bilboko Alondegian. Luis Bilbao Larrondo historialariak idatzi du eta bertan Bilboko bizileku sozialen ibilbidea jorratzen da. 1918. urtean hasi zen proiektua, eta 1921ean Iralabarrin lehenengo Udal Etxebizitzak inauguratu zituzten, Torre urizar deiturikoak. Madariaga Dorrea, San Inazioko "Etxe Amerketarrak", Errekalde, Zorrotza edota Otxarkoagako proiketuak azaltzen dira liburuan.