"Spain Sit and Talk" mezua mundura zabaldu du Tsunami Democratic-ek
Gurean Gaur
2019, abe. 19 - 15:12
Tsunami demokratikoak ezin izan zuen Bartzelona-Madril partiduan egin nahi zuena burutu. Mugimenduko kideek Catalunya Radion azaldu dutenez, dronen bitartez sartu behar zituzten bi pankarta erraldoi baina Mossoek gelditu zituzten. Hala ere, eta erabateko arrakasta ez dela izan onartu arren, arreta mediatikoa bereganatu izana ospatu du mugimenduak sare sozialetan.