Skip to main content

Bilboko udalak 2019rako programazio kulturala aurkeztu du

Gurean Gaur

2019, urt. 29 - 16:01
Bilboko Udalak hiriko programazio kulturala aurkeztu du. Bederatzi ataletan banatutako liburuxkan argitaratu da, atal bat kultura diziplina bakoitzeko. Bilbon diharduten eragile kulturalak lanean jarraitzera animatu ditu Juan Mari Aburto alkateak eta elkarlan publiko-pribatuaren eta instituzioen arteko harremanaren beharra azpimarratu du, agenda kultural anitza sortzeko.
Hamaika Telebista