Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute
Gurean Gaur
2019, ots. 27 - 16:02
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek greba egun gehiago iragarri zituzten joan den astean, hitzarmen duin baten defentsan. Hain zuzen ere, gaur egin dute deitutako greba berri horietatik lehena. Goizean goizetik hasi dira protestekin, Bilboko erdialdea hartu baitute lehen orduan euren borroka ikusgarri egiteko. Menpekotasun egoeran gero eta jende gehiago dagoela adierazi dute eta zerbitzua ezinbestekoa dela. Honez gain, esan dute, enpleguaren behin-behineko tasa handia dela sektorean, lanaldi partzial ugarirekin. 5 urte daramatzate soldatak izoztuta eta lan eskubideen galerarekin eta urtebete baino gehiago greba eta mobilizazioekin. Bihar egingo dute beste greba egun bat ELA, LAB, UGT ETA USO sindikatuek deituta. Beste hiru martxoan: 5, 6 eta 7an.