Donostiako maratoi erdiaren 19.edizioa izango da apirilaren 7an
Gurean Gaur
2019, mar. 28 - 15:03
Donostiako maratoi erdiaren 19.edizioa izango da apirilaren 7an. Goizeko 10:00etan hasiko da Boulevardetik. Bi proba antolatu dituzte; 21 kilometrotako maratoi erdia eta 10 kilometrotako lasterketa. Aipatzekoa da parte hartzaileen gehiengoa ez dela gipuzkoarra. Izen ematea zabalik egongo da maratoiaren webgunean martxoaren 31rarte eta Apalategi Kirol dendan apirilaren 5 eta 6an dendaren ordutegiaren barruan. Aurten lasterketa zuzenean ikusteko aukera egongo da Donostiako maratoi erdiaren webgune eta facebookean. Gainera, helmugan pantaila handi bat jarriko dute lasterketa zuzenean ikusteko.