Hezkuntza sistemaren kontrako mobilizazioa egin dute Ikasleok Zorrotz mugimenduak deituta
Gurean Gaur
2019, mar. 28 - 15:03
Bilboko Hezkuntza Delegaritzan elkartu dira “hezkidetza, euskara, ikas baldintza duinak eta eduki propioak” aldarrikatzeko. Adierazi dute “inposizio espainol, matxista eta autoritarioen” kontra altxatzeko beharra dagoela. “Ikasleok, dagokiguna borrokatu!” lelopean Bizkaiko ikasle mugimendua batu da Bilbon. Mugimenduak ikasleen borroka “ezinbestekoa” dela azpimarratu du, “Euskal Herriak hezkuntza sistema propio eta burujabe bat” izan dezan. Egungo hezkuntza sistema izan da mobilizazioaren jomuga, Ikasleok Zorrotzen aburuz “hautaketa tresna” dena.