EHUk armagintza industriarekin duen "lotura" salatu du 'UPV-EHU kolaborazioa moztu' plataformak
Gurean Gaur
2020, ots. 06 - 15:02
“EHU moztu kolaborazioa” plataformak protesta egin du gaur Bilboko Ingeniaritza Eskolako atarian, unibertsitatean egiten ari diren lan jardunaldi eta enpresen aurkezpenetan armagintzaren industriako konpainiak aurkitzen baitira. Jardunaldietan Sener eta ITP bezalako espresengana hurbiltzeko aukera daukate ikasle eta graduatuek, plataformako kideen esanetan, “modu zuzenago edo zeharkakoan, beste herrialdeen suntsiketan parte hartzen dutenak”.