Skip to main content

EHZ jaialdia Irisarrin ospatuko dute asteburuan, "auzolanaz berpiztu" lelopean

Gurean Gaur

2019, eka. 27 - 15:06
“Auzolanaz Berpiztu” leloa ipar, musika festibala baino gehiago den elkartruke kulturalerako topaguneak, ostiralean irekiko ditu ateak, aurten Nafarroa Beherako Irisarriko herrian. Asteburu osoan zehar, kontzertuak ez ezik, tailerrak, antzerkiak, zirkoa eta gai desberdinen inguruko kontzientziazio solasaldiak izango dira, beste batzuen artean. EHZ 1992an sortu zen, trukerako eta laguntza plataforma gisa, Ipar Euskal Herriko gazteen PIZTU elkartearen jarraipena izanik. 1996an lehen jaialdia antolatu zuten, eta, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik pasa eta gero, aurten Irisarriko herrian plazaratuko ditu, bi urtez landutako aire berriak. Liher, Anarai, Koban, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Izaki Gardenak, Nizuri ta Zuneri edo Madeleine, izango dira, beste askoren artean.