Emakume baten aurkako erasoaren aurrean Azkuna Zentroaren eta Lanaldenen "utzikeria" salatu du LABek
Gurean Gaur
2020, urt. 21 - 16:01
LABen Pikete feministak mobilizazioa egin du gaur Azkuna Zentroan, abuztuan bertako langile batek pairatutako eraso sexistaren aurrean erakutsitako pasibotasuna salatzeko. Erasoa, Alondegiko zabaltzan, atikoan, gertatu zen. Emakume langilea bere lanpostua ez zen batera bidali eta bakarrik zegoela aprobetxatuz, gizon bat oldartu zitzaion. Jarraian, emakumeak, salaketa jarri zuen. Hurrengo egunean, postu berberera bidali zuen enpresak, segurtasunaren inguruko ez-ohiko neurririk hartu gabe, ezta inolako protokolorik martxan jarri gabe. Azkuna Zentroak, LABen baieztapenak erabat gezurtatu ditu, azalduz, langilea artatu zutela erasoaren ostean eta salaketa jartzerako momentuan. Gainera, erasoa gertatu zen tokian segurtasuna handitu zutela adierazi dute, langile bat beharrean bi langile jarriz, horrelako egoerak ekiditeko.