Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzea egin du NaturKlima fundazioaren jardunaldiak salatzeko
Gurean Gaur
2019, urr. 24 - 13:10
Urriaren 24an Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak zenbait aditu, meteorologo eta zientzialari bilduko ditu, «Gipuzkoa, klimaren alde» izeneko jardunaldian. Errausketaren Aurkako Mugimenduak kontzentratzera deitu ditu herritarrak Klima ez da negozioa lelopean. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren "hipokrisia" salatu nahi du. Jardunaldien helburua "Zubietako erraustegia zuritzea" dela nabarmendu du.