Ertzaintzaren "inpunitatea agerian ez geratzeko", defentsak espetxe zigorrak eskatu ditu Cabacas auziko epaiketaren azken saioan
Gurean Gaur
2018, aza. 09 - 18:11
Amaitu da Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa eta, orain, aldeak epaiaren zai geratu dira. Tentsio handiko saioa bizi izan da gaur, akusazio partikularrak, fiskaltzak eta defentsek euren ondorioak eta eskaerak mahai gaineratu dituztenean. Jone Goirizelaiaren esanetan, zigorrak ezinbestekoak dira ertzaintzak inpunitatea duela agerian ez geratzeko. Horrekin batera, ertzaintzaren “jokabide kaotikoa” azaleratu dela nabarmendu du eta “proportziorik gabeko” aktuazioa onartu beharrean, ertzainak bertsio kontrajarriak eta sinestezinak plazaratu dituztela azpimarratu du. Horiek horrela, zigorrak eskatu ditu. Fiskaltzak zein defentsek, absoluzioak eskatu dituzte.