Eskoziako Lehen Ministroak agindu du bi urte barru egingo dela bigarren kontsulta independentista
Gurean Gaur
2019, api. 25 - 16:04
Nicola Sturgeonek bi urteko epea jarri du erreferendumerako. Epe hori da hain zuzen Holyroodeko Parlamentuan legealdia bukatzeko falta zaiona. Agerraldian adierazi duenez Brexitak agerian utzi du Erresuma Batuko parlamentuaren krisi demokratiko sakona. Haren ustez ez du Eskoziaren interesen alde egiten eta ondorioz, esan du, independentzia auzia inoiz baino indartsuago dagoela. Gaineratu du presa ez dela lagun auzian, informazio faltaz beteriko bozkak egongo liratezkeelako. Horregatik azaldu du, nahiago duela Brexitak zer bide egiten duen ikustea eta hautestontzietara deia pausatua izatea. Horretarako Eskoziako gobernuak erreferenduma eskatu ahal izateko legislazio berria jarriko du martxan urtea bukatu aurretik. Erresuma Batuak horretarako boterea emateari itxaron gabe.