Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorra iragarri du urtarrilerako
Gurean Gaur
2019, urr. 23 - 15:10
Urtarrilaren bigarren hamabostaldian izango da Eskubide Sozialen Gutunak iragarritako greba orokorra. Pentsiodunen mugimenduaren eskaerekin bat eginez; lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko dinamika mobilizatzea azaldu dute. Iragarri dituzten mobilizazioen lehena urriaren 30ean izango da. EAJk eta PSEk Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta murrizteko aurkeztu duten lege proposamena bertan behera uzteko elkarretaratzea antolatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Hala, urtarrileko grebara arteko protestekin, bizitza erdigunean jarriko duen eredua bultzatu nahi du Eskubide Sozialen Gutunak.