Etxerik gabeko pertsona bat hil da Hendaian, hotzaren ondorioz
- Bideoa:
Hendaiako polizia munizipalak antzeman zuen gizona asteazenean, kotxe baten barruan gaua eman ondoren. Aterpetxea eta mantak eskaini zioten, baina laguntza ukatu zuela adierazi du Hendaiako alkatea den Richard Irazustak. Neguan etxegabeen zaurgarritasuna dela eta, Bilboko udalak 75 plaza berri ireki ditu ostatuetan. Donostian, Harrera Sare Herritarrak eskatu du egunez etxerik ez dutenei ere aterpea ematea.
- Created on .