Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an egingo du FIFA eta UEFAn sartzeko eskaera egiteko asanblada erabakigarria
Gurean Gaur
2018, aza. 28 - 18:11
Euskal Selekzioen ofizialtasuna eskuratzeko, Eusko Jaurlaritzak bide juridikoari ekin dio. Dagoneko, sokatira, boxeo edo surfean fruituak eman ditu. Jon Redondok, Lakuko gobernuko kirol alorreko zuzendariak, Hamaika Telebistari azaldu dionez, ekinbide honekin ate berriak ireki nahi dituzte, euskal federazioek nazioarteko erakundeetara jotzeko. Hurrengo urratsak, halterofilian edo futbolean izango dira. Futbolean, Euskadiko Futbol Federazioak abenduaren 12an egingo du, Durangon, UEFA eta FIFAn sartzeko eskaera ahalbidetuko duen asanblada.