Skip to main content

Euskal derbia izango da Errege Kopako finalean

Gurean Gaur

2020, mar. 06 - 15:03
Euskal finala izango dugu aurten gizonezkoen kopan. Apirilaren 18an, Sevillako Kartuja zelaian Atletic eta Reala egongo dira aurrez aurre, historian lehen aldiz emango den finalean. Hala ere, bi taldeek ibilbide oso desberdinak egin dituzte kopa honetan. Realak aise, nagusitasunez, erabat eroso gainditu ditu kanporaketak; ausardiaz eta kalitatez partidu bakarrera izandakoak, heldutasun eta zuhurtziaz joan etorriko partidak. Athleticek sufrituz igaro ditu azken kanporaketak. Tenerife, Elx, Bartzelona… penaltietan edota azken minutuan erabakitako partidak guztiak. Atzokoa, Granadan, 83.minutuan konpondutako norgehiagoka izan zen, Yuriren golak txanponaren aurpegia aldatu zuenean. Apirilekoa laugarren euskal finala izango da Kopan, eta Athletic eta Realaren arteko lehenengoa. Aurrekoak 1910eko Athletic-Vasconia Sporting Club, 1913ko Racing de Irun-Athletic eta 1927ko Real Union-Arenas izan dira. Athletikek bere 40. Finala jokatuko du, Realak aldiz, seigarrena.