Euskal Herriko gehiengo sindikalak Altsasu eta Kataluniari buruzko epaiak salatu ditu
Gurean Gaur
2019, urr. 18 - 14:10
Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egin dituzte sindikatuek. Etorkizunari buruzko erabakia noizbait hartzeko itxaropena galaraztea leporatu dio euskal gehiengo sindikalak Espainiari. Kataluniako procesari buruzko epai eta zigorrarekin edonoren aurka jo dezaketela ulertzen dute eta horren gaineko ardura erakutsi dute.