Euskararen murgiltze eredua defenditu dute Parisen Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik
Gurean Gaur
2020, abu. 31 - 12:08
Jean Michel Balnquer Frantziako hezkuntza ministroaren ordezkari batekin bildu dira Alain Hiriart Hiriburuko auzapeza, Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako departamenduko diputatua, Max Brisson senataria eta Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria. Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazio proiektu bat abiatzea ukatu zuen Bordeleko errektoretzak, derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar dela argudiatuta. Errektoretzak Alain Iriart Hiriburuko auzapezari gutun bidez eman zion debekuaren berri, iragan uztailean. Gutun horretan azaltzen zen, Frantziako 1958ko Konstituzioaren arabera, 3 urtetik aurrera, derrigorrezko irakaskuntza, frantsesez, “Errepublikako hizkuntzan” egin behar dela.